Jardunaldi hauek How to disappear completely proiektu zinematografikoaren aurkezpenari laguntzen diote, film horren sorrerari buruzko galdera eta eztabaidei berriro ekinez.
Matias Piñeirok bere azken filma, Viola, aurkezteko Europara egin beharreko bidaia aprobetxatuz Argentinako zuzendari gazte honek bere gainerako filmak erakutsiko dizkigu prestatu ditugun bi jardunaldietan. Erakustaldi honekin batera tailer bat gauzatuko da.
Modaren alorrean objektuaren, jantziaren bidez ematen diren irudikapenak gorputzaren aldaketei loturik daude, gorputzetan gertatzen diren aldaketen irudikapena dira, gorputzaren, bere pentsamenduaren eta denboran gertatzen den prozesuaren islatzeak dira.
Urte askotan Artelekuk litografi a tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean.
Parte hartzen duten sortzaileek, ikus-arte/ moda bikoteetan, hausnarketa, ekoizpena eta erakusketa bideratzen dituen prozesu- egituraren baitan, formatu honekin esperimentatzen duten proiektuak asmatu, gauzatu eta erakutsiko dituzte.
Arte ekoizpen feministak ezagutza prozesua moduan ulertzen diren heinean interesatzen zaizkigu. Honako ezagutza prozesu hauetan murgiltzeko ariketa, artista ezberdinen lanen azterketarekin eta hauek batera jartzearekin aurrera eramango da.