Faluyako sarraskia
Zirkulazio libreko irudi honek bat egiten du Arabiar Irudikapen Garaikideak proiektuarekin. Egitasmo horrek egoera sozial eta politikoekiko erlazioan egitate estetikoak dituen dimentsio konplexuak argitara ateratzea eta gaur egun kultur praktikek geure herrialdeetan, eta inguratzen gaituzten zertzeladetan, betetzen duten eginkizuna sakonago pentsatzen lagundutzea du jomuga. Gai horren inguruan argitara eman diren zenbait lan:Zehar46; Tamáss 1. Representaciones árabes contemporáneas. Beirut/Líbano; Tamáss 2. Representaciones árabes contemporáneas, El Cairo; Bajo el mismo cielo. El Cairo Randa Shaath idazlearena eta Beirut es una ciudad magnífica Paola Yacoub eta Michel Lasserrena.
Golok arabiar eta israeldarren arteko gatazkaren inguruan eginiko beste ilustrazio bat Zehar51 Erresistentzia eta sormena aldizkariko azalean argitaratu genuen.
Arabiar Irudikapen Garaikideak proiektuaren zuzendaria Catherine David da eta koekoizle dira Rotterdamgo Witte de With eta Bartzelonako Antoni Tapies Fundazioa. Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea (UNIA arteaetapentsamendua) eta Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia.
Arabiar Irudikapen Garaikideak. Alkairo Granadako José Guerrero zentroan aurkeztu zuten, egun izen berezko erakusketa dago ikusgai bertan.
Yolanda Romero, José Guerrero zentroko arduradunak igorritako irudia.
