Paradisua arrotzena da
Tailer honetan aztertuko dugu nola islatzen diren islama eta arabiarrak arte munduan eta hedabideetan, bereziki emakume arabiar-musulmanak betetzen duen paperari eta haren irudiari begiratuta; horretarako arte eder tradizionalak, pintura eta eskultura, zein argazkingintza eta zinea hartuko ditugu kontuan, arkitektura zein dekorazioa eta moda, eta hedabideei dagokienez informatiboak eta publizitatea.
Ibilaldi bat proposatzen digu bestearen eta bestearenganako begirada obsesibo hori nagusi den ispilu baten bi alderdietan barrena, hau da, elkarrenganako lilura eta ikusiezin hori tartean dela, nortasuna eta alteritatearen arteko harremana onartzeko bideak urratuarazi nahi digu, mito esentzialistak alde batera utzita, etengabe egiten ari den lurraldea bailitzan.
