Xabier Barandiaran eta Natxo Rodríguez
Copyleft jardunaldiak 2005
Zabalkundeko hitzaldia
2005/06/24
Artelekun egin ziren 2005eko Copyleft jardunaldiak zabalkundeko hitzaldi batekin hasi ziren. Copyleft eta bere lizentziak zer diren azaldu zuten bertan. Jardunaldien koordinatzaileetariko Xabier Barandiararen iritziz, galdera horiei ezin zaie ingurune digitala kontuan hartu gabe erantzun, ingurune digitalari esker beste modu batean kudeatzen eta ulertzen baita kulturaren jabetza, hau da, “ingurune digitalak auzitan jarri ditu propietateari buruz eta enpresen arteko lehiari buruz garai industrialean sustraitu ziren kategoriak”.
