Toni Negri
Salbuespen egoera mintegia
04.14/20 Arteleku
Toni Negrik 1979 urtea ardatz hartuta eta bere bizipen pertsonaletan oinarrituta kapitalismoaz eta langile borrokaz mintzatu zen. Toni Negriren ustez 70eko hamarkadan klase borrokaren barruko erlazioak aldatu ziren. Antolaketa soziala aldatzen da. Laburbilduz esan genezake garai hura gaurko gizartearen, lan ez materialaren, berrikuntza teknologikoaren hasiera dela. Teknologia berriek eta informatizazioak intelektualizatu eta malgutu egiten dute lana, baina era berean lanaren behin-behinekotasuna areagotzen dute eta langile klase berri baten sorrera dakarte, Toni Negrik jendetza deitu duenarena.
Hitzaldiaren gainean eginiko erreportaje osatua Arteleku TVn dago ikusgai.
