Nuno Portas
Oportoko Arkitektura Fakultateko Hirigintzako irakaslea da. Portugalgo trantsizio demokratikoko lehen gobernuetako Hirigintza eta Etxebizitzako estatu idazkaria izan zen. Hirigintzari buruzko nazioarteko foro askotan hartu du parte eta hiri, erregio eta estrategi plangintza garrantzitsuak idatzi ditu eta aholkua eman, nahiz bere herrian nahiz kanpoan. <br>1999an Valladoliden, 2000 urtean Artelekun eta 2003an Bartzelonan eta Rio de Janeiron eskaini zituen hitzaldietan azaldutako ideiak bildu ditu "Hiri batetik bestera ikuspegi periferikoak" artikuluan.
