Bruce Bickford-en unibertso animatua
Frank Zappa musikari eta sortzaileak esan zuen: "Bruce Bickford jeinua da". Nork ukatu lezake? eta, aldi berean, nork berretsi lezake?. Jeniotasuna, edertasuna bezala, ikuslearen begietan dago. Gutxi izango dira ikusleak Bruce Bickford-ek bezainbeste banatze dituzten zinemagileak. Edonola, inork ez du zalatzan jartzen Bikford abangoardiako zinema amerikarraren aitzindarietako bat dela.
Bickford, 56 urteko animatzailea, 70eko hamarkadan Frank Zapparekin elkarlanean eginiko lanek "kultuko sortzaile" bilakatu zuten. Ordudanik itzalean burutu ditu bere lanek. Berak bi dimentsiotan eginiko "lerrokako animazioa" oso ezaguna bada ere, stop-motion (planoz plano) teknika erabiliz, plastilinazko izakiekin eginiko pelikulek egin dute ospetsu.
