Zehar #68
68 MUTUTASUNA. ERREPUBLIKATUA
ZEHAR aldizkariaren azken aleak argia ikusi du aste honetan. MUTUTASUNA. ERREPUBLIKATUA izenburuarekin argitalpen monografikoak aldizkariak bere ibilbide luzean argitaratu dituen artikulu interesgarrienen bilduma kaleratu du.
Arteleku: bizirik, berpizturik, bilakatuz!
Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskarako foru diputatuak idatzitako gutuna.
ZEHAR68_gutuna.pdf
—
PDF document,
1122Kb
MUTUTASUNA. ERREPUBLIKATUA
mututasuna
Sekula itzuliko ez diren garaien nostalgiak baino, inoiz iritsiko ez dugun etorkizunaren minak gaitu mututzen.
Ez gara gehiago jende, populu, komunitate. Orain norbanako gara, gizabanako, indibiduo, herritar. Plazak ahitu egin dira; ez dago lekurik, ez gatazkarentzat eta ez adostasunarentzat, nork bere erlijioa, nork bere jainkoa: norbera. Inkestetan parte har dezakegu, gure iritzia eman sarean, iruzkinak utzi han eta hemen, estatistikak gizentzeko ondo dago; audientzia gara, eta eredu horresekin egin nahi da kultura ere.
Audientzia gara: kontsumitzaile izaera beste loturarik gabe, elkartasunik gabe, kapitalak behar duen modukoak gara azkenean. Geure onena ematen diogu lanari, geure lagunak, geure garunak, geure denbora ematen diogu. Eta aisia ere produktiboa da: audientzia gara, egunkariak irakurtzen ditugu, bideoak ikusi sarean, zinera joan, telebistari begira egon. Horra paradoxa polita: lanik gabe dagoen jendea beti ari da lanean. Edo lan bila. Alderrai gabiltza, sustraiak sateliteetan ditugu, eta azpian lurrik ez, edozein unetan amilduko garen izua baino ez. Bestelako ereduak ditugu ments.
Baina, non jarri itxaropena? Estatuaren dimisioa erabatekoa da gaur, diru publikoarekin ordaindu ditugu zor pribatuak. Eta erakunde publikoen ahalmea eskasa da kapitalaren aldean. Nora ezean dabiltza agntariak, hurrengo hauteskundeak helburu bakar. Eta nora ezean dabiltza haien meneko egiturak ere (haien meneko direlako). Eta mututasuna gailendu da. Isilik geratzen denak badu hitz egitea. Mutu geratzen denak, hitz egin dezake?
errepublikatua
Inon eskelarik agertu ez bada ere, azkenak eman dditu Artelekuk; inor ohartu ez bada, aspalditik hilzorian zegoelako iza daiteke, seguruena. Orain beste zerbait izanen da, Tabakaleraren bihotza, proiektuaren motorra, baina ez da gehiago Arteleku izanen. Nostaldiarik ez, ordea. Ezer ez da izaten alferrik, eta beti geratzen da zerbait. Ahanzturak hartuko ditu eremu hauek egunen batean, baina bitartean, akaso baliagarri zaizkigu oraindik hemen egindako hainbat eta hainbat hausnarketa. Jende on asko pasa da bertatik, eta jende on askok idatzi du Zehar aldizkarian.
Iraganean aztarrika aritzea izan daiteke etorkizuna eraikitzen hasteko modu bat.
Eta horretan saiatu gara ale honetan, iluna argitara ekartzen. Artikulu interesgarri askoak zeuden hor, gordean, hautsak hartuta, eguzkiaren argia noiz ikusiko zain, eta berriro publikatzea erabaki dugu. Ariketa politikoa da, nahi baduzu, hautaketaren oinarrian dagoen kezka ere politikoa baita. Publikoaren kontzeptua bera da gaur egun jokoan dagoena, eta ez bakarrik kulturaren esparruan. Zertan dira gaur parte hartzeko moduak? Esfera publiko eta kritiko baten ideia bera da gainbehera etorri dena, eta eraldatzen ari dena etengabe. Kezka horri buruzko testuei plaza bat eskaini nahi genien, berriro ere, hartara hobeto ikus dadin
joandako denboretatik hona zer aldatu den, eta zer ez den aldatu hainbeste.
Kaleak ere aldatu egin dira, eta plazak, zer esanik ez. Gaur plazak ez dira lehengoak, urte gutxian asko aldatu da jendearen bizimodua, domestikoagoak gara orain, eta domestikatuagoak ere bai, seguru asko. Plazen argazkiak egiteko eskatu diogu Gari Garaialderi, eta haiek historia bat erakusten dute, egunero begien aurrean izan arren argazkitan desberdin ikusten dena.
Res publica hura, zertan da orain?
ZEHAR_68_EU_WEB.pdf
—
PDF document,
5028Kb
GIZARTEA ETA ARTISTAK
Jarraian aurkeztuko dugu joan den 1997ko martxoaren 23an Artelekun espainiar artisten elkarteetako ordezkariekin egindako «Gizartea eta artistak» mahai-ingurua. Parte-hartzaileak Xanti Eraso (XE), Florenci Guntín (FG), Begoña Hernández (BH), Poldi Langer (PL) eta Marcelo Expósito (ME) izan ziren.
MAHAINGURUA_EU.pdf
—
PDF document,
54Kb
ATZERA ERE ETORKIZUNERA
Bere azken filmari Meza amaitu da izenburua ematerakoan, Nanni Morettik ez zekien zein egokia zen. Noizdanik konpara zitekeen zinema kritika noizbehinka ikustera joan ohi garen apaiz horietako batekin, idazkuntza apur baten laguntzaz bataia ditzan «film» izenaz ikus-entzunezko ekoizpen gero eta doilorragoak? Noizdanik galduak ziren meza eta sermoia? Noizdanik ez zuten ikusle azken batean helduek beren gogara jokatzen? Eta noiz hasi zen Canneseko «jaialdia» harategi
katodikora hurbiltzen? Kontua da 1987an, «zinemaren krisiaren» aurrean (batez ere, «zinema aretoen» krisia izan zena), «lanbideko profesionalen» mundutxoan batzutxok morala, bestetxoak burua galtzen hasi zirela.
Eta orduan lehenengoz sortu zitzaidan niri galderarik soilena: zertara dator, gaur egun, zinema kritika egitea?DANEY_EU.pdf
—
PDF document,
47Kb
BAD PRESS
Jabetza pribatua
Nudismoaren aurkako legeetan exhibizionismo publikoaren kategorian sartzen dena zehazteko, Floridako estatuak giza ipurmamien legezko definizio bat eman zuen:
Laburpena: Pertsona bat zutik dagoenean lurzorutik paraleloan dauden irudizko bi lerroen artean dagoen giza gorputzaren atzealdea, lehenengo edo goragoko lerro hori ipurmamien (hau da, aldakaren atzealdetik hankaren atzealdera doazen giharrek osatutako irtengunea) banalerroaren goreneko aldean kokaturik dagoelarik, eta bigarrena, edo azpiko aldea, banalerro horren gune ikusgai beherenean edo haragizko irtengunearen makurduraren gunerik beherenean, bietan beherena den horretan, eta irudizko bi lerroen artean gorputzaren alde banatan, zeintzuk lurzorutik eta gorago deskribatutako lerro horizontaletatik zut baitoaz, lerro elkarzut horiek ipurmami bakoitza eta hanka bakoitzaren kanpoaldea elkartzen direneko gunetik abiatzen direlarik.DILLIER_EU.pdf
—
PDF document,
71Kb
ARTEA: ERREALA, POLITIKOA: ITZULERAK
Aurretiko oharrak, arte praktika postmoderno eta aurkako baten alde
Bere idazte prozesuan zehar, idazki hau nahi zuena baino gehiago izatera iritsi da, baita, bere egungo egoeran, zerbait gutxiago ere. Jatorrian gogoeta bat eskaini nahi zuen arte eta kultur praktika jakin batzuek orainean eragiten duten moduaz Nancy Fraserrek «postsozialista» deitu duen izaeratik. Idazkiaren helburua hemen arte praktika politiko baten, kulturaren esparrutiko praktika aurkako baten baldintzak —eta era berean funtzioak, aukerak, xedeak— izan zitezkeenaren inguruan sakontzea zen.
EXPOSITO_EU.pdf
—
PDF document,
75Kb
ZERBITZU PUBLIKOAZ KULTUR KONTSUMOAREN GARAIAN
Servicio Públicori egindako ohar gehigarriak
Servicio Público liburua egoera historiko bat ulertzeko borondatetik eta hura islatzen saiatzetik sortu zen; mendebaldeko demokrazia liberal esaten zaien horien esparru geopolitikoan kultur zerbitzu publikoen
pribatizazio gero eta handiagoko baten modura defini liteke egoera hori. Prozesu horrek aurrera jarraitzen du.
RIBALTA_EU.pdf
—
PDF document,
92Kb
IRAGANA PISUA DA
Gauza gutxitan jarri ohi dira ados zientzialariak; bakan horietako bat, ordea, hauxe da: sekula ezingo dugula iraganera bidaiatu. Litekeena da inoiz etorkizunera bidaiatu ahal izatea (joaneko txartelaz). Diotenez, egunen batean akaso espazioan zehar bidaiatu ahal izango dugu tximista baino azkarrago, eta, espazio ontziko beste tripulatzaileekin urtebetez karta-jokoan aritu ondoren, Lurrera itzuli eta elkartu ahal izango gara gure azken herenilobarekin, ordurako zahardadeak jota eta egoitza
batean giltzapetuta dagoela. Baina inondik inora ezingo gara, zientzialarien esanetan, iraganera itzuli. Ezin dugu mendean hartu. Berreskuraezina da, aldi malapartatu bat.JAIO_EU.pdf
—
PDF document,
45Kb
BIKTIMAREN GAINBEHERA: SORKUNTZA IRUZURGILEAZ LIBRATU DA ETA ERRESISTENTZIARI HURBILDU ZAIO BERRIRO
Subjektibotasun paradoxikoa
Subjektibotasuna laborategi bizia da, non unibertso batzuk sortu eta beste batzuk desegiten diren. Era askotakoak dira subjektibotasuna atontzeko politikak eta, politika horien eraginez, munduko bestetasunarekin harremanetan jartzeko moduak. Mundua atzemateko eta harekin harremanetan jartzeko bi moduren askotariko konbinazio aldakorrak daude —mundua ulertuta materia gisa, hau da, forma baten diseinu gisa edo indar eremu gisa— eta konbinazio horiek subjektibotasunaren hainbat ahalmenen eragimenez sortzen dira.ROLNIK_EU.pdf
—
PDF document,
75Kb
BERRITASUNA, HARRIDURA ETA ARTEA
1979an, New Yorken, postmodernismoari buruzko eztabaida batera gonbidatu zutenean, honako hau esanez bukatu zuen bere ekarpena Heiner Müller poeta eta antzerkigileak:
«Esperantzaren lehen adierazpidea beldurra da, berritasunaren lehen agerpena harridura da».DOSSANTOS_EU.pdf
—
PDF document,
49Kb
SUBJEKTU PRODUKZIOA ETA PRAKTIKA ARTISTIKO-POLITIKOA
Crossover, Gesamtkunstwerk Pop eta Network dira belaunaldi gazte baten esloganak; izan ere, belaunaldi hori gizarte postfordistaren aldaketa sozial eta ekonomikotik urrun ari da hazten, eta horientzat politikak apaingarri funtzioa besterik ez du betetzen.
BABIAS_EU.pdf
—
PDF document,
61Kb
SPIVAK, EDO AGINDUPEKOAREN AHOTSA
Lan heterogeneo eta fragmentarioa
Estatu Batuetan bizi den egile hindu honentzat, subjektu postkoloniala era askotan da heterogeneoa, baina edonola ere, generoak zeharkatutako kategoria da hau. Izan ere, hona haren karrera osoan behin eta berriz agertzen den auzi funtsezko bat: galdekatzea, bilatzea, eraikitzea subjektu postkolonial generodunaren (gendered postcolonial subject) lekua.CARBONELL_EU.pdf
—
PDF document,
54Kb
