Historias Gemelas
Historias Gemelas ohiz kanpoko edo muturreko gertaera sozialen bila eginiko bidaia da... norbanakoaren eta garapen globalaren arteko kontraesanak sinestezinezko moduan nabarmentzen diren une horien atzetik abiatu den proiektua.
Kontraesan horiek sinesgaitzak iruditzen bazaizkigu ere sarri errepikatu egiten dira. Gure iritzian, errepikapen horiek ez dira halabeharrez gertatzen, gertakariak jatorri ekonomiko, sozial edo kulturalak berak dituztelako baizik.
Identitateak bere lekua globalizazioarekin negoziatzen duen testuinguru historiko honetan, Historias Gemelas panpina errusiar baten moduan egituratutako proiektu artistikoa da. Maila ezberdinak paraleloki elkar osatzen dute, norbanakotik sozialera, pertsonaletik kulturalera, lokaletik mundu mailara.
Clara eta Edurne Rubio
www.historiasgemelas.org arteleku.net-en zerbitzariak bere barne hartzen duen proiektua da.
