ARTELEKU

AUDIOLAB_Arteleku

Proiektua

AUDIOLAB_Arteleku

AUDIOLAB Arteleku 2003an sortu zen (nahiz 2002an kontzertuak antolatzen hasi) entzumenaren, musikaren eta soinuaren inguruko esperimentazioari arreta eskaintzeko helburuarekin. Xabier Erkiziaren eta Arteleku arte garaikidearen zentroaren zuzendaritzapean, AUDIOLABek zenbait ekintza antolatu eta garatzen ditu: tailerrak, jardunaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, argitalpenak eta beste hainbat proiektu, online nahiz offline. Sorkuntzaren alorreko ikerketa, garapena eta proposamen hauen eragina abiapuntutzat hartuta, AUDIOLABek bertako eta nazioarteko artisten lana erakutsi eta lagundu nahi du. Horrez gain, Artelekuk duen MEDIATEKAn aholkularitza lanak burutzen ditu, liburu, disko, DVD eta soinuarekin zerikusia duten bestelako dokumentuei dagokienez.

Urte guzti hauetan AUDIOLABek zenbait proiektu, jaialdi erakunde eta pertsonekin egin du eta egiten du lan: ERTZ jaialdia, PLAZA FESTIVAL, 9CDR, ELEKTRONIKALDIA, ANIMAC, ELECTROGRAPH, [UN]COMMON SOUNDS, OPEN SOUND, CRISTINA ENEA Ingurumen baliabideen zentrua, TABAKALERA...

2010 urtean, AUDIOLAB irabazi asmorik gabeko kultur elkarte bezala eratu zen, beraz ARTELEKUtik izaera independientea duen gune gisara, baina erakundearekin harreman estua mantenduz.

AUDIOLABi eta antolatzen dituen ekitaldiei buruzko informazio gehiago jaso nahi izatera, jo www.audio-lab.org webgunera.