ERKIZIA @ Elgoibar
May 16th, 2012
Maiatzaren 20a igandea / Domingo 20 de mayo
19:00 / Kultur etxeko sotoa, Elgoibar (Gipuzkoa)
Izan zen, ez orain denbora aunitz, belarriak agintzen zuen garai bat. Ez pantailarik, ez argi itsugarririk, ezta idazteko gailurik ere ez genuenean, entzunez ikasten (eta ikusten) genuen. Entzunez bizi(iraun) izan ginen
Ahozkotasunaren garaia deitu diote jakitunek: Ahotsa egiaren jabe zen aroa.
Baina belarria ahantzi genuen bidean. Eta halako batean, beharbada berandu, konturatu ginen oker geundela. Orduan konturatu ginen entzulerik gabeko ahotsak ez duela oihartzunik. Eta gu, oihartzunez eginak gaudela.








