:: Biografia
Esther Ferrer berak bakarrik eta ZAJ kolektiboaren (1996an desegina) partaide moduan eginiko performanceegatik da ezaguna.

60ko hamarkadaren hasieran Taller de libre expresión izeneko ekimena abiatu zuen José Antonio Sistiagarekin elkarlanean. Ondoren burutu ziren hainbat proiekturen oinarria izan zen tailer hori. Besteren artean Elorrioko estola experimental batena.

70eko hamarkadatik aurrera artista plastiko gisa alboratua izan zuen ibilbidea berrartu zuen. Landutako argazkiak, instalazioak, zenbaki lehenen inguruan eginiko lanak, objektuak…

1999an Veneziako Bienalean Espainiako ordezkari moduan parte hartu zuten bi artistetatik bat izan zen. Bere lanak ondoko galeria hauetan izan da ikusgai: Centro de Arte Reina Sofía, Madril (Espainia); Galerie Donguy, Paris (Frantzia); Galerie Lara Vinci, Paris (Frantzia); Galerie Satélite, Paris (Frantzia); Galería Trayecto, Vitoria-Gasteiz (Espainia); Statsgalerie, Stuttgart (Alemania); Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia (Espainia); Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla (Espainia); Museo de Arte Contemporáneo de Roskilde- Musee for Samtidskunst (Danimarka); Circulo de Bellas Artes, Madril (Espainia).

Performance-gile gisa ibilbide luzea du Esther Ferrer-ek. Espainiako eta atzerriko hainbat jaialditan hartu du parte. Besteren artean: Alemania, Italia, Suitza, Bélgica, Frantzia, Danimarka, Norvegia, Ingalaterra, Holanda, Polonia, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Amerikako Estatu Batuak, Kanada, México, Kuba, Tailandia, Japonia, Korea…

Ikastaro ugari eskaini ditu unibertsitate eta Arte Eder eskoletan: Kanadan, Frantzian, Suitzan, Italia neta Espainian.

Irratirako eginiko lanak: Al ritmo del tiempo eta TA TE TI TO TU o la agricultura en la Edad Media.