Sormenari eta sormenerako prozesuei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko foro bat sortzeko helburuarekin, Mediatekan ekintza berri bat jarri dugu abian.
Zine esperimentalaren inguruko topaketa eta tailerra Ben Rivers, Ben Russell ikus-entzunezko artistek eta Garbiñe Ortega komisarioak zuzendutakoa. Topaketaren osagarri gisa, arratsaldero, 19:00etik aurrera proiekzio irekiak ere izango dira. Bertan hiru gonbidatuek hautatutako lanak ikusteko aukera izango da.
GARBIBAI, Ibaia garbitzeko munduko lehen Stand Up Paddle (SUP) lasterketaren bigarren edizioaren testuinguruan, Gondolin Klub-ek lantegi bat proposatzen du ibaian jasotako zaborra artea bihurtzeko asmoz.
Menchu Gutiérrez nobelagileak gidatutako mintegi honek askotariko diziplinen eta lengoaien arteko elkarrizketa bat proposatzen du isiltasunaren kontzeptuari buruz.
Sareko ekoizpen-lantegi honen helburua da animazio segmentu bat ekoiztea elkarlanean estatuko eta nazioarteko hainbat erakunderekin, eta aldi berean gauzatuko da han-hemengo zentroetan, aste batean zehar.
En este taller, impartido por el escritor Harkaitz Cano y la ilustradora Ignasi Blanch aprenderán e investigarán técnicas para la creación de álbumes mudos.