Ramiro Ledo Cordeiro, Bartzelonan bizileleku duen errealizadore galiziarrak, Donostian bisitatzen gaitu opariez beteta: VidaExtra, bere azken filmaren eraikuntza prozesuaren bere ikuspegi partikularra, Peter Weiss-i buruzko gogoetak eta bere lanean eragin duten beste batzuen gaineko ikuspegiak, zinemagile batek gaur egun izan beharko lituzkeen betebeharraei buruzko iritziak, edo amorrua kanalizatu eta hau emankor bilakatzeko moduak nola bilatu...
Sormenari eta sormenerako prozesuei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko foro bat sortzeko helburuarekin, Mediatekan ekintza berri bat jarri dugu abian.
Izen ematea zabalik maiatzaren 22a arte.
Zine esperimentalaren inguruko topaketa eta tailerra Ben Rivers, Ben Russell ikus-entzunezko artistek eta Garbiñe Ortega komisarioak zuzendutakoa.
GARBIBAI, Ibaia garbitzeko munduko lehen Stand Up Paddle (SUP) lasterketaren bigarren edizioaren testuinguruan, Gondolin Klub-ek lantegi bat proposatzen du ibaian jasotako zaborra artea bihurtzeko asmoz.
Menchu Gutiérrez nobelagileak gidatutako mintegi honek askotariko diziplinen eta lengoaien arteko elkarrizketa bat proposatzen du isiltasunaren kontzeptuari buruz.
Sareko ekoizpen-lantegi honen helburua da animazio segmentu bat ekoiztea elkarlanean estatuko eta nazioarteko hainbat erakunderekin, eta aldi berean gauzatuko da han-hemengo zentroetan, aste batean zehar.