Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museoa (MNCARS) Kulturako Ministerioaren mendean dagoen Erakunde autonomo bat da. Gizarteari arte modernoaren eta gaur egungo artearen eta haren adierazpen guztien ezaguera, hartarako sarbidea eta hari buruzko formazioa eskaintzea eta arte plastikoen komunikazio soziala bultzatzea du helburu nagusia.
Eginkizunik garrantzizkoenak:
* Bere bildumak, baldintza egokietan ikusi eta aztertu ahal izateko, ordenan erakustea, eta bere kultura-ondarea babestea, kontserbatzea eta zaharberritzea ziurtatzea.
* Arte modernoko eta gaur egungo arteko aldi bateko erakusketa-programak garatzea.
* Bere edukiei buruzko zabalkunde-, formazio-, didaktika- eta aholkularitza-jarduerak egitea.
* Beste Museo eta Erakunde batzuekin lankidetzako-harremanak izatea .
