Audiolab

Audiolab

 

Arteleku AUDIOLAB 2003an sortu zen musikaren eta soinuaren inguruko esperimentazioari laguntza emateko asmoarekin. Xabier Erkiziaren eta Arteleku arte garaikidearen zentroaren zuzendaritzapean, AUDIOLABek zenbait ekintza antolatu eta garatzen ditu: workshopak, jardunaldiak, kontzertuak, hitzaldiak eta beste proiektu batzuk.

 

Artea eta teknologia

Artea eta teknologia

 

Artelekuko Arte eta Teknologia Laborategia lan eta ikerketarako esparru irekia da, eta baliabide berriak hartzen ditu interesgunetzat. Arte elektroniko eta digitala, datuak bistaratzeko metodoak, elkarreragina, bideojoko esperimentalak eta sareak dira, besteak beste, laborategi honetan lantzen diren diziplinak, betiere ikuspegi esperimentala zein kritikoa erabiliz.

 

Mugimenduzko Irudien Laborategia

Mugimenduzko Irudien Laborategia

 

ALaborategiaren xedea da ingurune teoriko eta praktiko bat sortzea, ikus-entzunezkoen alorrean esperimentatu eta ekoizteko. Aurten egingo diren tailerrei esker, animazioaren teknika aurkeztuko zaie bai alor hori lehendik landu duten artistei, bai lehen aldiz datozenei.

 

Mugatxoan

Mugatxoan

 

Mugatxoan 1998az geroztik abian dagoen proiektu artistiko bat da, Ion Munduate eta Blanca Calvo zuzendari artistikoak biltzen dituen lankidetza sare informal batetik sortua, Entrecuerpos-Mugatxoan elkartearen eta Arteleku, Fundaçao de Serralves eta Teatro de La Laboral zentroen bitartez.

 
Dokumentu Akzioak