Daniel Rojas // Sociograma interactivo
Eremu fisiko komuna partekatzen duten pertsonen artean sortutako harremanak bistaratu nahi dira instalazio proiektu honetan. Parte-hartzaileak sare bateko nodoak dira, eta horien inguruan grafikoak sortzen dira, beren rolak eta beren artean sortutako loturak irudikatzen dituztenak. Gorputz mugimenduen bidez erabiltzaileek beren arteko lehentasunak adierazten dituzte eta mugimendu horiek kamera zenital baten bidez jasotzen dira. Horrela jasotako datuak prozesatu eta irudia sortzen da; irudi hori bertaratuengan proiektatzen da, gertakizunak garatzen ari diren bitartean. Beraz, soziograma interaktibo eratu dugu, denbora errealean dinamikoki eraiki eta aldatzen dena.
