Jaime De los Ríos // Zoospace-MNEMOSINE
Garatu nahi den proiektuak ikusleari aukera eman nahi dio izaki anitzeko
habitat baten sorkuntzan. Habitat horren aniztasuna bertaratu diren ikusle
guztiek osatuko dute.
Artelekun lan egingo da instalazio interaktibo baterako garatu den algoritmoa
oinarritzat hartuz. Horretan erabiltzailearen itzala harrapatu eta Zoospace-an
sartuko da. Hortik aurrera, itzalak nortasun bereizia izango du eta gainontzeko
itzalekin harremanetan hasiko da, ugaldu egingo da, mutazioak jasan ditzake eta
azkenik hil egingo da.
Zoospaceren ikuspegia. – Workshop honetan landuko den MNEMOSINE proiektua interneten inplementatzea da, erabiltzaileetan eta horiek utzitako itzaletan oinarrituz mundu birtual bat sortzeko. Helburua, hortaz, prozesuko datu eta itzal bakoitzari buruzko informazioa bistaratzea izango litzateke, baina era honetara antolatuta:
- Familia zuhaitza
- Gene kodea
- Ugaltze datuak: crossover
counter
- Interakzio datuak:
erabiltzailearen bisitak mundu fisiko edo birtualean
Itzala harrapatzeko interakzioa erabiltzailearen argazki bat garatu nahi den softwarean sartuz egin nahi da, eta horrela zoospacen txertatuz.
