Processing 101
Processing 2001ean jaio zen Ben Fryren eta Casey Reasen eskutik, MIT Media Lab-eko Aesthetics and Computation Group taldean egindako hausnarketen erantzun bezala. Garai hartan John Maedaren ikasle ziren. Programazio irekiko hizkuntza eta ingurune bat da (open source), hasiera batean zirriborroetarako eta prototipatze azkar baterako ikusizko softwarea bezala sortu zena, nahiz eta maila profesionalean bere gunea topatu duen. Azkar asko, on-line komunitate handi bat bildu zen, eta horri eskerrak sendotasuna, etekina, funtzionaltasun berri ugari eta material asko lortu dira: tutorialak, iturri kodeak, proiektuak eta obrak.
Irudi-kredituak: Andreas Koller-ek sortutako irduia, Robert Hodginen kodean oinarrituta
Creative Commons lizentziapean dagoen irudia
Processing delakoaren oinarri bat programazio atazen sinplifikazioa da, bi helbururekin: kode idatziaren zailtasunak kentzea eta hezkuntza inguruneetarako ingurune egokia eskaintzea. Horrela, ideala programatzen ikastea eta programatzen irakastea da. Aplikazioak oso kode lerro gutxirekin egin daitezke. Horrek ez du esan nahi lortzen diren aplikazioak sinpleak direnik: kontrakoa, batez ere ikusizko aplikazioen gainean ari bagara, normalean konplexuak eta aspergarriak baitira.
Processing delakoa JAVAn dago oinarritua, eta Windows, Mac eta Linux euskarrietan dabil. Kodea webetik deskargatu daiteke. Hemen, deskargatzekoak ez ezik, dokumentazioa, liburutegiak, adibideak eta bestelako materiala topa daiteke. Berriki, javascripten port bat liberatu da, on-line programatzeko, gure ordenagailuan ezer instalatu gabe.
Zenbait proiektu
Flight Patterns – Aaron Koblin
Hegaldiak ikusteko proiektu bat, FAAk jasotako datuekin (Federal Aviation Administration). Datuen parseoa eta bisualizazioa processing-aren bidez egin ziren.
http://www.aaronkoblin.com/work/flightpatterns/index.html
YellowTail - Golan Levin
Yellowtail zuzeneko animazio abstraktuen sorkuntzarako eta errepresentaziorako softwarea da. Yellowtailek erabiltzailearen pintzeladak behin eta berriz errepikatzen ditu, eta lerro berriak sortzeko bidea ematen du, lerro eta mugimendu bereziko formarekin. Lerro bakoitza aldi batean errepikatzen da, oihal mutante abstraktu bat sortuz.
http://www.flong.com/storage/experience/yellowtail/
In The Air –
Nerea Calvillo eta kolaboratzaileak
In The Air orriak zuzenean airearen kutsadura ikusteko aukera ematen du, Madrileko estazio meteorologikoek ematen dituzten datuekin. Aplikazio horri esker, ikus daiteke nola aldatzen doan kutsadura hiriaren bazter guztietan orduen arabera.
Komunitatea
Arestian aipatu bezala, komunitatea plataformaren sendotasunetako bat da. Sarean ikus ditzakegu sketchak (Processing-eko aplikazioak) bildu eta erakusten dituzten atariak, www.openprocessing.org esaterako, edota partikularren orriak, beraien lanen sketchak eta bideokin. Vimeo edo flickr bezalako guneetan, bilaketak egin ditzakegu tag processing bidez, gaiarekin zerikusia duten argazkiak eta bideoak aurkitzeko.
Plataformaren webean, liburutegi ugari daude, alor askotan Processing-a zabaltzeko: datu-baseetara eta funtzio matematikoetara konektatu, soinu liburutegiak kontsultatu edo pdf-ak sortu.
Horretaz guztiaz gain, alderdi teknikoagori dagokionez, badira zenbait webgune non aurkituko baitugu eztabaidaren kodearekin zerikusia duen materiala.
2005ean, Processing komunitateak Golden Nica saria irabazi zuen. Sari hori komunitate digitalei ematen zaie Ars Electronica nazioarteko festibalean.
