Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen proiektua da. Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak - a-priori elkarrengandik urrunak diruditen hiru jardunek- bakoitzak bere alorra arakatuz lehenik eta elkar eragin ondoren, hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegina da., esperimentazioa bide eta helburu duena.
2011
Erin Sexton soinu artista eta inprobisatzaileak mugekin egiten du lan, bidean topatzen duen prozesu oro desarmatuz eta askotan kontrako muturrean bukatuz. Tablak, oszilatzaileak, azalera amplifikatuak, onda elektromagnetikoak jasotzen dituzten kable saltsak... langai hauekin Sextonek esperientzia gordin eta sublimeak sortzen ditu, bapatekotasunetik abiatu eta handik urrutira joz.
ERTZ Bertze Musiken 11. jaialdia
“Hona hemen gutariko bat izatera, ongia eta gaizkia ezagutzera, etorri den gizona”. Adani buruz, gizakiari buruz, erorketaren ostean Yavheh-k esandako hitz performatibo horiek, animalia-gizakia bereizketari buruz gaur egunera arte mendebaldean izan den pentsamendu nagusia zehazten dute.
John Cage konposatzaile iparramerikarrak 30. hamarkadan piano prestaturako obrak egin zituenetik musika tresnak estatus berri bat hartzen hasi ziren abangoardiako musiken barruan. Instrumentuak erabiltzeko modu berri hauek eskaintzen zituzten aukerak ikusita, musika sortzeko ikuspegiak konposizio klasiko-garaikidearen parametroetatik aldentzen hasi ziren, eta pixkanaka soinua askeago aditzera eman zitekeen lurralde berrietara mugitzen joan ziren, egoera berriak, praktika berriak eta musika ulertzeko modu berriak sortuz. Hala sortu zen 60ko hamarkadan inprobisazio askea, nolabait free-jazzaren eta musika garaikidearen oinordekoa. Instrumentuak prestatu egiten ziren, euren tradizioa ahaztu(a)z eta aukera berriak zabaldu(a)z.
Hydrophonia bereziki urpeko entzunezko paisaiari eskainitako entzunezko arte-jaialdia da. Gure belarriei guztiz ezezaguna suertatzen zaion unibertsoa da, baina oso liluragarria, aldiz.
Oier Iruretagoienak, bai Oier I.A. edo aurretik "Tüsüri" izenenpean hainbat disko argitaratu ditu eta dantza, antzerki, irrati, bideo, instalazio eta poesia emanaldietarako lanak konposatu ditu.
Kazuyuki Kishino Japoniako noise musikaren mugimenduko izen nabarmenenetakoa da. The noiser (zaratazalea) izenaren azpian Julien Ottavi media-aktibista, artista, ikerlari, konposatzailea gordetzen da.
