Francisco López - absolute sound
2003/10/10 - 2003/10/12

Francisco López - absolute sound

Parte-hartzaileak

Soinu-artista nomada honek egindako bide nekaezinak bizi garen soinu-inguruarekiko gogoeta sakona egitera gonbidatzen gaitu. naturaren mugagabeko soinu-boterearen ezagutzailea, bere lana botere hori xurgatu eta horrekin soinu-paisaia zerratu eta sakonak sortzean oinarritzen da.

90. hamarkadaren hasieratik diska ugari argitaratu ditu, gehieneak bakarlari gisa, baina baita jende askorekin elkarlanean ere (Amy Denio, Michael Northam, Zbigniew Karkowski, John Duncan, Jorge Simonet, Steve Roden… ). lan hauetako batzuk ABSOLUTE izeneko bere label-proiektuan argitaratuak izan dira.

Artelekuko jardunaldietan Lópezek bere lana azaldu zuen irakurgai, bideoproiekzio eta ariketa praktikoen bidez, bere metodo eta sormen prozesua erakutsiz.

Gainera, tailerra bukatzeko bere zuzeneko "itsu"etako bat eskaini zuen, mundu osoan ezaguna egin dutena.

Informazio gehiago, irudiak eta Lopezi elkarrizketa ArtelekuTB atalean topatuko dituzu.

iCal
Dokumentu Akzioak
HOTS! Paisai Soinu Irratia

podcast #40 Sound Weathering 2011/11/21

Mara Streberger: Sound weathering Materialak: giroa, ahotsa, ura, haizatutako kristala Sound Weathering egoera klimatiko ezberdineko hainbat lekutan 5 hilabetez egindako grabaketa bilduma bat da. Providence hiri ibaiaren gainaldea ukitzen duen elur urtuaren momentua kontatu nahi duen ahots bat dago. Grabazioa eta edizioa: Mara Straberger Iraupena: 32min 27s. …. Materiales: ambiente, voz, agua, vidrio soplado Sound [...]
Gehiago…