GABRIEL PAIUK
Tailerra
2006/09/14 - 2006/09/15

GABRIEL PAIUK

Parte-hartzaileak

"Begiak irikitzea norbera erditik puskatzea da"

"Begiak irikitzea norbera erditik puskatzea da" obra mistoa da, interpretearen aldetik bapateko sormena eta nolabaiteko konposizio gradu bat konbinatzen dituena. "Gauzatze" bakoitzak aldagai berriak aurkezten ditu eta hau osatzen duten materialen egituraketa berri bat dakarki.

Tailerrean obra honen bertsio berri baten errealizaziorako prestaketa eta entseguak aurrera eramango dira. Obra honen ardatza aurregrabatutako material elektronikoaren eta zuzenean talde instrumentalak burututako materialen artean ezartzen den erlazioa da. Material elektroniko hau, neurri handian, zelai-grabaketa eta ingurumeneko materialen araketan oinarrituta eraikitzen da.

Tailerrean parte hartzeko ez da inolako ezaguera musikal berezirik behar, horrelako lan-egoera batek eskatzen duen jarrera eta irekiera baizik. Parte hartzaile bakoitzak bere musika-tresna eraman beharko du.

Tailer hau ERTZ jaialdiarekin elkarlanean antolatu zen.

iCal
Dokumentu Akzioak
HOTS! Paisai Soinu Irratia

podcast #40 Sound Weathering 2011/11/21

Mara Streberger: Sound weathering Materialak: giroa, ahotsa, ura, haizatutako kristala Sound Weathering egoera klimatiko ezberdineko hainbat lekutan 5 hilabetez egindako grabaketa bilduma bat da. Providence hiri ibaiaren gainaldea ukitzen duen elur urtuaren momentua kontatu nahi duen ahots bat dago. Grabazioa eta edizioa: Mara Straberger Iraupena: 32min 27s. …. Materiales: ambiente, voz, agua, vidrio soplado Sound [...]
Gehiago…