OREN AMBARCHI
Aurkezpena - Kontzertua
- 2010/07/07 07:00 pm - 09:00 pm

OREN AMBARCHI

Parte-hartzaileak

Audiolabek beste soinu artista baten lana ezagutzeko aukera aurkezten du, aldi honetan Oren Ambarchi australiarrarena. Aurkezpen honetan Ambarchik bertaratutakoekin elkarrizketa ireki modura emango digu bere lanaren berri, ondotik kontzertua eskaintzeko.

Koordinazioa: Audiolab

Arteleku. Uztailak 7, 19:00etan.

Oren Ambarchi Australiako konposatzaile eta multi instrumentalista da, bere ibilbidean ohiko hurbilketa instrumentalak gainditzeko ahalegina erakutsi duena. Bere lana bereziki gitarraren esplorazioan oinarritzen da, tresna hau abstrakzio arraro baterantz eramanez, bere ageriko nortasuna galtzen duen eta tresna soil izatetik soinu ikerketari eskainitako laborategi bihurtzen den arte. Ambarchiren lanek, kantu itxura galdu gabe zalantzagarri bezain urduriak dirudite, hainbat musika tradizio eta eskolen arteko zirrikituetatik edanez, berezko leku bat lortu duten arte. Elektronika modernoa; inprobisazio askea eta minimalismoa: kantagintza, bere bertsio lasai eta pentsakorrenean; Morton Feldman eta Alvin Lucier bezalako konposatzaileen ustezko sinpletasuna eta suspentsioan egoteko gaitasuna; eta rock musikaren fisikotasuna, hezurretaraino biluztua eta moteldua... denak dira, bere aniztasunean, iturri Ambarchirentzat.

iCal
Dokumentu Akzioak
HOTS! Paisai Soinu Irratia

podcast #40 Sound Weathering 2011/11/21

Mara Streberger: Sound weathering Materialak: giroa, ahotsa, ura, haizatutako kristala Sound Weathering egoera klimatiko ezberdineko hainbat lekutan 5 hilabetez egindako grabaketa bilduma bat da. Providence hiri ibaiaren gainaldea ukitzen duen elur urtuaren momentua kontatu nahi duen ahots bat dago. Grabazioa eta edizioa: Mara Straberger Iraupena: 32min 27s. …. Materiales: ambiente, voz, agua, vidrio soplado Sound [...]
Gehiago…