Sarrera

Arteleku AUDIOLAB 2003an sortu zen musikaren eta soinuaren inguruko esperimentazioari laguntza emateko asmoarekin.

Xabier Erkiziaren eta Arteleku arte garaikidearen zentroaren zuzendaritzapean, AUDIOLABek zenbait ekintza antolatu eta garatzen ditu: workshopak, jardunaldiak, kontzertuak, hitzaldiak eta beste proiektu batzuk.

Sorkuntzaren alorreko ikerketa, garapena eta proposamen hauen eragina abiapuntutzat hartuta, AUDIOLABek bertako eta nazioarteko artisten lana erakutsi eta lagundu nahi du.

Halaber, soinuak artearen munduan eta, oro har, egungo gizarteetan duen rolaren garrantzia nabarmendu nahi du.

AUDIOLAB zenbait proiektu eta jaialdirekin egin du eta egiten du lan: ERTZ, PLAZA FESTIVAL, 9CDR, ELEKTRONIKALDIA, ANIMAC, ELECTROGRAPH, [UN]COMMON SOUNDS...

Gainera, Artelekuk duen MEDIATEKAn aholkularitza lanak burutzen ditu, liburu, disko, DVD eta soinuarekin zerikusia duten bestelako dokumentuei dagokienez.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. Xavi. (2009, December 09). Sarrera. Retrieved February 10, 2012, from Arteleku.net Web site: http://www.arteleku.net/laborategiak/audiolab/introduccion. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License
HOTS! Paisai Soinu Irratia

podcast #40 Sound Weathering 2011/11/21

Mara Streberger: Sound weathering Materialak: giroa, ahotsa, ura, haizatutako kristala Sound Weathering egoera klimatiko ezberdineko hainbat lekutan 5 hilabetez egindako grabaketa bilduma bat da. Providence hiri ibaiaren gainaldea ukitzen duen elur urtuaren momentua kontatu nahi duen ahots bat dago. Grabazioa eta edizioa: Mara Straberger Iraupena: 32min 27s. …. Materiales: ambiente, voz, agua, vidrio soplado Sound [...]
Gehiago…