2009
gorputza desagertzen denean
Noiz Otsailak 24, 25 eta 26. 18:00etatik 21:00etara
Non San Telmo Museoko Laborategi aretoan. Sarrera doan
Iazko azaroan Artelekun uholde handiak izan ziren eta horien ondorioz, hurrengo hilabeteetarako aurreikusita zegoen egitaraua deslokalizatu egin zen, beste zentro batzuetara eramanez. Gure kasuan, eta Artiumek eskainitako laguntzari esker abenduan Gasteizen izan ginen, eta orain San Telmo Museoak hartuko du Mugatxoan-en Gorputza desagertzen denean proiektuaren bigarren atala.
Gorputza desagertzen denean proiektuaren helburua zenbait forma/praktikaren esperimentazioan oinarrituta, diskurtsoa sortzean datza. Praktika horiek testuinguru ezberdinetan garatzea proposatzen du, zalantzan jarriz egungo formatu diskurtsiboen esperimentazioa, performancea argitalpen gisa eta praktika hauek plazaratzea ikuslego berri eta zabalago baten aurrean. Proiektu honek, urtean zehar, hainbat une ikusgarri izango ditu eta bigarren atal honetan, 0 Emanaldia saioa aurkezten du.
0 Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzen hornitutako irratsaioa da, aldiberean gertatuko dena STM-ko Laborategian eta irrati libre batean.
Irratia orainaldia edo beste orainaldi bat sortzeko duen gaitasunagatik, ez bitarteko gisa, baizik eta performanceak «datzan» eta performancea oinarritzen den leku gisa, modu horretan zeinuaren baliozkotasuna traslazioan eta formatu honetara egokitzean bilatuz.
Esperientzia prozesual eta ireki honen bitartez, performancearen eremuan objektu immaterialaren eta ikuslearen artean sortzen diren harreman-praktikak eta euren modu presentzialetik kanpo elementu horietako batzuen garapena aktibatzea da, modu diskurtsiboagoen mesedetan. Saio hau proposatzen diren jardueren pertzepzioa horiek gertatzen diren lekutik kanpora deslokalizatzeko saiakera bat da. Nola egon, egon gabe? Soinua desmaterializaziorako bitarteko gisa.
Saioaren gidariak: Ion Munduate, Blanca Calvo
Kanpoko berriemailea: Amaia Urra
Formatu aldagarria izango duen saioa, honako gonbidatuok aktibatutakoa:
Víctor Iriarte, Manuel Cirauqui, Loreto Martínez Troncoso, Lore Gablier, Sandra Cuesta, Inazio Escudero, Krõõt Juurak, Espe López, Txubio Fdz. de Jáuregui.
gorputza desagertzen denean
Mugatxoanen proiektu bat
Gorputza desagertzen denean otsailaren 20tik 26ra San Telmo Museoangaratuko den programak bi lan-ardatz nagusi ditu: auto-erreflexibilitatea eta soinua desmaterializaziorako bitarteko gisa. Beraz, honakoa proposatzen dizuegu:
Otsailak 20-22. Auto-erreflexibitate eta auto-kontzientzia tailerra
Peio Agirrerekin. Adjuntamos la convocatoria
Otsailak 24-26. Emisión 0Irrati programa hainbat gonbidaturekin. Performanceak, konferentziak, hizketaldiak eta esku-hartzeak izango dira.
Deialdiaren informazio guztia: Gorputza desagertzen denean PDF
Izena emateko azken eguna otsailak 3. Bidali zure eskaera helbide honetara info@mugatxoan.org
Mugatxoan 2010
Mugatxoan 1998az geroztik abian dagoen proiektu artistiko bat da, Ion Munduate eta Blanca Calvo zuzendari artistikoak biltzen dituen lankidetza sare informal batetik sortua, Entrecuerpos-Mugatxoan elkartearen eta Arteleku, Fundaçao de Serralves eta Teatro de La Laboral zentroen bitartez.
Mugatxoan: Webgune berriaren eta “Mugatxoan hamar” dokumentalaren aurkezpena
Datorren udako epeltasunetik, “Mugatxoan hamar” proiektuaren hamar urteak zuokin guztiokin banatzea helburu duen dokumentalaren estreinaldira gonbidatzen zaituztegu.
MUGATXOAN 2009
Mugatxoan 2009 programak proiektuaren hamar urteak ibiltzen ditu, eta ibilitako lekuetara itzultzen da haiek berriro zeharkatzeko, aurrera egitea izanik helburu. Artelekun irailean tailer bat proposatzen dugu Mårten Spångberg eta Tor Lindstrad (International Festival) artistekin; parte hartzeko izena eman behar da, abuztuak 31ra arte irikita dagoena.
Mugatxoan 2008
Mugatxoan arte-egitasmoa da, Entrecuerpos-Mugatxoan Kultur Elkarteak sortua, eta 1988. urteaz geroztik funtzionatzen ari da. Tarteko eremuaren ideian oinarrituta eratu da, eremua kodeek zirkulatzeko leku gisa ikusita, pairatzen dituen mugimendu eta lekualdaketa etengabeek behin eta berriz defi nitua. Mugatxoan materiagabetasuna bitarteko duen gorputzaren mintzaldien arteadierazpenetan kokaturik dago, eta eskaintzen dituen lanak egoera iragankor batean egintzak eraldatze gisa eta esanahia ekoizte moduan agertzen zaizkigu.
Mugatxoan
Mugatxoanen koordinatzaileek, Ion Munduate eta Blanca Calvok, edizio hau Mugatxoanek 1998an hasi zuen ibilbideari eskaini nahi izan diote.
Mugatxoan 2004
Arte zuzendariak: Ion Munduate eta Blanca Calvo Koordinatzailea: Teresa Carranza
