sarrera
Mediateka osatzen duten obren fondoak XX eta XXI. mendeetako arte sorkuntza jorratzen du, eta euskal artean dago espezializatuta. Fondo dokumentalean biltzen dira 33.568 dokumentu, batez ere erakusketa katalogoak, monografiak, aldizkariak, fanzinak, cdak, cdromak eta dvdak.
Napartheid fanxinoteka, beste inon topatuko ez
duzun bilduma, Artelekun dago erakusgai (3969 ale, 59 herrialde, 30
hizkuntza). Bideotekan bideoarte bilduma garrantzitsu bat dago, bertan
Espainiako zein nazioarteko artista nabarmenen produkzioa aurki
daitekeelarik. Zinema ezkomertzialen filma bilduma dvden ere badago.
Pepe Espaliúk Artelekuri oparitutako liburutegi pertsonala mediatekan
kokatua dago.
Zentroak une honetan ondorengo zerbitzuak eskeintzen
dizkie erabiltzaileei: Material eta iturri bibliografiko dokumentalei
buruzko orientazioa eta aholkularitza. Dokumentazioa eta jatorrizkoak
eskura jartzea fotokopia edo maileguen bidez. Eta liburuak, bideoak eta
cdak maileguan uztea irakurle txartela erakutsi ondoren.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
posta: garrillaga@gipuzkoa.net
ONLINE KATALOGOA
Document Actions
