ARTELEKU

Mediateka Artelekuren ardatz nagusietakoa da, zentroaren ildo kontzeptualekin zerikusia duten funts dokumentuzkoak eta digitalak kudeatzen ditu. Gai zehatzen hurbilketa eta gogoetarako ekarpena egiten duten gune eta dinamika propioak sortzen ditugu.

Nabarmenak

Podcast

Podcastak lau elkarrizketa jasotzen ditu. Artelekun 2012ko abenduan izandako “Musika dokumentazioa eta soinuzko praktika berriak” izeneko jardunaldiak zirela-eta egin ziren.

Gomendioa

Roland Barthesek ohi ez bezalako topaketa bat eragiten du: topaketa bat zeinuarekin, zeina baita oinarria elkartrukearen gizartean (“Elkartruke errealean, abstrakzioa gauza bihurtua izan b

Ibilbidea

(1) Liburutegiko atea zeharkatu eta 40 urrats egin. Urrats txikiak, liburu bat berrirakurtzera doanaren lasaitasunarekin, eta liburutegian dagoen eskailera bakarra igoaz.

Gomendioa

Ilustrazioz beteriko liburua animazioaren maisuari buruzko materialarekin osatutako patchworka da.

Gomendioa

Argentinan ezagutu nuen Pascal. Kasualitatez. Biok Ateneo zoragarrian galduta. Lotsarik gabe aitortuko dut: fletxazo bat izan zen. Begietara, lehendabizi, egia da, baina segidan belarrira.

Ibilbideak

Gune honen bidez Mediatekako funtsak ber- bisitatuko ditugu arte eta kultura garaikideari lotutako zenbait pertsonekin. Testuak, ideiak, egileak, gaiak, historiak berraurkitzera edo berrirakurtzera gonbite egiten diguten ibilbide pertsonalak.

Informazioa

Gomendioak

Aldiro mediatekako funtsetako item zenbaiten gomendioa egiten dugu: liburuena, DVD-ena, soinuzko ale, musikazko CD… eta abarrena.