ARTELEKU

Mediateka Artelekuren ardatz nagusietakoa da, zentroaren ildo kontzeptualekin zerikusia duten funts dokumentuzkoak eta digitalak kudeatzen ditu. Gai zehatzen hurbilketa eta gogoetarako ekarpena egiten duten gune eta dinamika propioak sortzen ditugu.

Nabarmenak

Ibilbidea

Artelekuko mediatekan egingo dudan ibilbidea, bertan mailegatu nituen liburuen bitartez  aurrera eramango dut.

Ibilbidea

Entzutearen kulturari eta arteari buruz hitz egiten denean behin eta berriz errepikatzen den topikoetako bat da belarriek ez dutela betazalik. Pascal Ginard-en El odio a la música lanaren hariari jarraitzearren, honako hitz hauek topatzen ditugu.
“Entzuten denak ez dauka betazalik, ez trenkadarik, ez tapizeriarik, ez harresirik. Mugaezina da, inor ezin da horretatik babestu”

Betazala dionean, beraz, ez da kontu fisiologiko hutsez ari, aldiz, gorputza kokatzen deneko espazioari, bizi deneko etxearen trenkadei egiten dio erreferentzia. Non gaude entzuten dugunean?

Ibilbidea

2013ko abuztuaren 9an Artelekura gonbidatu gintuzten zorionez, Irekiak mahai-inguruen zikloaren barnean diseinu inklusiboari buruzko gure proiektua aurkezteko.

Podcast

Podcast honetan Maider Zilbetik Maria Jose Belbeli egin zion elkarrizketa entzun daiteke. Artelekun 2013ko uztailaren 22tik 24ra bitartean jorratu ziren Arte ekoizpen feministak: ezagutza prozesuak eta belaunaldien arteko harremanak jardunaldien harian egin zion elkarrizketa, Mediatekan.

Ibilbidea

(1) Liburutegiko atea zeharkatu eta 40 urrats egin. Urrats txikiak, liburu bat berrirakurtzera doanaren lasaitasunarekin, eta liburutegian dagoen eskailera bakarra igoaz.

Podcast

Podcastak lau elkarrizketa jasotzen ditu. Artelekun 2012ko abenduan izandako “Musika dokumentazioa eta soinuzko praktika berriak” izeneko jardunaldiak zirela-eta egin ziren.

Ibilbideak

Gune honen bidez Mediatekako funtsak ber- bisitatuko ditugu arte eta kultura garaikideari lotutako zenbait pertsonekin. Testuak, ideiak, egileak, gaiak, historiak berraurkitzera edo berrirakurtzera gonbite egiten diguten ibilbide pertsonalak.

Informazioa

Gomendioak

Aldiro mediatekako funtsetako item zenbaiten gomendioa egiten dugu: liburuena, DVD-ena, soinuzko ale, musikazko CD… eta abarrena.