|
Tailerra
2012/11/26
-
2012/11/30
MARRAZ(i)OAK IV ILUSIONISMOA AURREZINETIK ILUSTRATZENIlustratzaile topaketak ARTELEKUN: Ilustratzeko garaian, zinearen aurretiko objektu optikoak erabiltzen. Zinea sortu baino lehenago, hainbat objektu optikoetan egiten ziren irudien errepikapenaren bitartez lortzen zen mugimenduaren, hiru dimentsioen eta aldaketa sotilen sentsazioa iradokitzea. Tailer honetan, gure begirada atzera botako dugu. Argitasun-iluntasun efektuak, gainposizioak,erlaitz eta behatxuloak, transparentzia eta irudien gain-jartzeekin jolas ean ilusionismoaren munduan murgilduko gara. Linterna magikoak, diafanoramak, dioramak, zootropoak, paperezko antzerkitxoak eta honelako beste tramankuluak izango ditugu abiapuntu hainbat ariketa gauzatzeko. Vibrail, Miguel Elizalde
Soinu-instalazioa, abenduaren 21 arte ikusgai Artelekun.
serigrafia eta litografia tailerrak
Serigrafia eta Litografia tailerrak ARTELEKUk proiektu artistikoen garapena bultzatzeko eskaintzen dituen zerbitzuetariko bi dira. Lantegiok bertan lan egin nahi duten guztien eskura daude baldin eta lantegiaren funtzionamendu sistemara egokitzen badira. Lantegiak duten programazioaz gain, koordinatzailearen aholkularitza etengabea ere eskaintzen da. Tailerrak erabiltzeko interesa izan ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan: ARTELEKU
Joan den azaroan izandako uholdeen ondorioz, eraikuntzaren beheko solairua oso kaltetua izan da. Hori dela eta, denboraldi batez mediateka itxi beharrean aurkitu gara |
|
