Processing 101

Processing 101

Processing 2001ean jaio zen Ben Fryren eta Casey Reasen eskutik, MIT Media Lab-eko Aesthetics and Computation Group taldean egindako hausnarketen erantzun bezala. Garai hartan John Maedaren ikasle ziren. Programazio irekiko hizkuntza eta ingurune bat da (open source), hasiera batean zirriborroetarako eta prototipatze azkar baterako ikusizko softwarea bezala sortu zena, nahiz eta maila profesionalean bere gunea topatu duen. Azkar asko, on-line komunitate handi bat bildu zen, eta horri eskerrak sendotasuna, etekina, funtzionaltasun berri ugari eta material asko lortu dira: tutorialak, iturri kodeak, proiektuak eta obrak.

Gehiago Irakurri

Bicycle Built For Two Thousand

Bicycle Built For Two Thousand

Aaron Koblin, Daniel Massey. Arte eta kultura digitaleko Transmediale jaialdia ospatu dute Berlinen otsailaren 2tik 7ra. Garai hauetako artista digital garrantzitsuenak elkartu dira jaialdian, leitmotiv FUTURITY NOW zutela, etorkizunari buruz XX. mendetik, eta are XIX.etik, aspertzeraino edan dugun ideiarekin jolasean.

Gehiago Irakurri

My name is 192.168.159.16

My name is 192.168.159.16

Varvara Guljajeva, Mar Canet lankide duela. Lau panpina kable batzuetatik zintzilikatuta, eta panpina bakoitzean bozgorailu bat, lau relay, ordenagailu bat eta modem bat. Horiek dira Guljajevaren obra honen funtsezko osagaiak. Artistak, osagai horien bidez, gaur egungo gizabanakoari buruz duen ikuspuntua ematen digu: jendea sareari lotuta bizi da inoiz baino gehiago.

Gehiago Irakurri

“Travesías” – Daniel Canogar

“Travesías” – Daniel Canogar

Espainiak Europar Batasuneko txandako lehendakaritza hartu behar zuela-eta, Daniel Canogar madrildarrak (1964) bideo-instalazio bat jarri zuen Bruselan, Justus Lipsius eraikinaren atarian. Instalazioa sabaitik esekita dago eta irudiak LED teknologiako pantaila batean erakusten dira.

Gehiago Irakurri

Dokumentu Akzioak