ENTZUTE ANIMALIA
Tailerra
2010/08/09 - 2010/08/13

ENTZUTE ANIMALIA

Parte-hartzaileak

Lantegi honek animalien ahotsen unibertsoa ikuspegi ezberdinetatik esploratu nahi du: animalien ahotsak, keinuak eta hauen asoziazioak, zeinuak, komunikazioak, hiztegiak, transferentziak, interpretazioak...

 
Musika eta kontzeptua
Tailerra
2010/07/26 - 2010/07/30

Musika eta kontzeptua

Parte-hartzaileak

Entzuteko bakarrik ote da musika? Ez ote du, baita ere, entzutean gogoeta egitea eskatzen?

 
OREN AMBARCHI
Aurkezpena - Kontzertua
2010/07/07 07:00 pm - 09:00 pm

OREN AMBARCHI

Parte-hartzaileak

Audiolabek beste soinu artista baten lana ezagutzeko aukera aurkezten du, aldi honetan Oren Ambarchi australiarrarena. Aurkezpen honetan Ambarchik bertaratutakoekin elkarrizketa ireki modura emango digu bere lanaren berri, ondotik kontzertua eskaintzeko.

 
Nahi beste zoinu
Elkarlan lantegia
2010/05/31 - 2010/06/04

Nahi beste zoinu

Parte-hartzaileak

Lantegi honek elkarlanerako egoera sortzaile eta irekia proposatu nahi du, ezintasunak dituzten pertsonentzako sorkuntza espazio bat sortzeko helburuarekin.

 
Francisco López: "Nazioarteko “underground” sarea eta “mundu erreala” soinuzko sorkuntzarentzako ingurune modura"
Hitzaldia
2010/05/18 07:30 pm - 09:00 pm

Francisco López: "Nazioarteko “underground” sarea eta “mundu erreala” soinuzko sorkuntzarentzako ingurune modura"

Parte-hartzaileak

Azken 30 urteotan Francisco Lópezen lana osatu duten soinu sorkuntzentzako inspirazio eta eragin nabarmen izan diren inguruneei buruzko azalpena: Soinu sortzaile independenteen nazioarteko sarea (70. hamarkadaren amaieratik gaur arte) eta “benetazko munduaren” (naturala nahiz artifiziala) soinu giroak.

 
Annie Mahtani & Els Viaene
Aurkezpena - Kontzertua
2010/04/29 07:00 pm - 09:00 pm

Annie Mahtani & Els Viaene

Parte-hartzaileak

Audiolabek Annie Mahtani (Erresuma Batua) eta Els Viaene (Belgika) bezalako bi soinu artisten lana ezagutzeko aukera aurkezten du. Musika konkretutik, elektroakustikatik, soinuzko paisajismotik nahiz elektronikatik berdin edaten duten bi konposatzaile hauek euskarri ezberdinetarako sorkuntza lanen itxurako aire freskoa dakarte. Aurkezpen honetan bi sortzaileok beraien lanak izango dituzte hizpide eta ondotik kontzertua eskainiko dute, lehen aldiz elkarrekin.

 
Sonidos en causa
AURKEZPENA: Hitzaldia + artxiboaren kontsulta
2010/03/17 07:00 pm - 09:00 pm

Sonidos en causa

Parte-hartzaileak

“Sonidos en causa” Orquesta del Caos-ek sortutako egitasmoa da, garapen ekonomikoaren ondorioz ingurumenean behin betiko aldaketak pairatuko dituzten Latinamerikako kultur inguruneetako soinu ondarearen bilketa lanean oinarritutakoa.

 
Akauzazte Danok
Entzunaldi komentatua
2010/03/12 07:00 pm - 09:00 pm

Akauzazte Danok

Parte-hartzaileak

Seguruaski azken hamabost urteotako Euskal herriko (anti)rock talde pertsonal eta ausartena den Akauzazte (orain Akauzazte Danok) taldearen diska berriaren entzunaldi berezia proposatzen dizuegu ekitaldi honen bidez.