Programa
Tresnak::Tools {03 - 3D inprimagailuak eraikitzen - Lansaioa
Abenduan izandako 3D inprimagailuak eraikitzeko tailerraren jarraipen bezala, lan topaketa egingo da fabrikazio digitala gai nagusi hartuta. Topaketa honetan, pasa den abenduan eraikitako inprimagailuak doitu eta probak egingo dira.
Lan topaketa hau Artelekun izango da, otsailak 10 arratsaldeko 16:00etan. Fabrikazio digitalean interesatua dagoen edozeini luzatzen diogu deialdia. Parte hartzeko, bidali zure datu pertsonalak produkzioa@arteleku.tabakalera.eu helbidera.
gorputza desagertzen denean
Mugatxoanen proiektu bat
Gorputza desagertzen denean otsailaren 20tik 26ra San Telmo Museoangaratuko den programak bi lan-ardatz nagusi ditu: auto-erreflexibilitatea eta soinua desmaterializaziorako bitarteko gisa. Beraz, honakoa proposatzen dizuegu:
Otsailak 20-22. Auto-erreflexibitate eta auto-kontzientzia tailerra
Peio Agirrerekin. Adjuntamos la convocatoria
Otsailak 24-26. Emisión 0Irrati programa hainbat gonbidaturekin. Performanceak, konferentziak, hizketaldiak eta esku-hartzeak izango dira.
Deialdiaren informazio guztia: Gorputza desagertzen denean PDF
Izena emateko azken eguna otsailak 3. Bidali zure eskaera helbide honetara info@mugatxoan.org
