Programa
KONTZEPTUALISMO BESTELAKOAK (1960-80) PRAKTIKA ARTISTIKOETAKO POETIKA ESPERIMENTALAK, EKINTZA KULTURALA ETA ANTAGONISMOAK TESTUINGURU EZ-DEMOKRATIKOETAN
Hirurogeiko hamarkadan jaio ziren arte hausturen eremu anglosaxoian, filosofia analitikoaren joerako arte-aldagaiak gailendu ziren lan kontzeptualean. Hala, arazo linguistikoek, ontologikoek eta logikoek moldaturik sortu ziren praktika artistikoen barruan, balio hauek lehenetsi zituzten, hots, obra materiaz gabetu eta norberaren erreferentzialtasunaz hornitzea, obraren prozesu izaera, ideiaren gailentasuna eta komunikabideak obraz jabetzea.
"Literatura larrutuz" irakurketa taldea
Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua.
"Viena, mendearen hasiera" irakurketa taldea
Historialariek eta enparauek baieztatzen dutenez, 1914ko urteak eman zion hasiera XX. mendeari. Hizketa-gaitzat hartzen badugu lehen mundu gerraren amaierara arte austriar-hungariar inperioaren hiriburu izan zen hiria, Viena alegia, zera antzemango dugu, aspalditik gainbeheraren eta, aldi berean, berpizkundearen giroa bizi zuela hiri hark, hil-hurreneko giro haren eraginez sorkuntza indarberritu egin zela harrigarriki.
Mugimenduzko Irudien Laborategia
Laborategiaren xedea da ingurune teoriko eta praktiko bat sortzea, ikus-entzunezkoen alorrean esperimentatu eta ekoizteko. Aurten egingo diren tailerrei esker, animazioaren teknika aurkeztuko zaie bai alor hori lehendik landu duten artistei, bai lehen aldiz datozenei.
